Nor da nor?
0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.
Ted Turner
1. CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.
Jose mari iriondo
2. Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.
Ramón Labayen
3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.
Zer da zer?
Jirafa
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.
jingle-a
Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.
Klaketa
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.
klimaxa
Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.
Bitakora
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko.
Close up-a
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.
Dolly-a
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.
Telepromterra
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.
Ekoizpena
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.
Slow motion deritzona
Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.
Albiste baten zuzenketa.
LEIOA IRRATIA
DATA: 2003-XI-3
ALBISTEGIA: 14.00etakoa
ATALA: Euskal Herria
GAIA: ERNE sindikatuaren batzarrea
IDAZLARIA: Iraide Otsaran
IRAUPENA: 35 segundu
_________________________________
ERNE deritzon (deritzon ez da beharrezkoa) Ertzaintzaren sindikatu independienteak (independenteak) hilabete honen 31ean (31an) eta otsailaren 1ean burutuko du bere bigarren kongresua. ERNE sindikatuak Bilbaon daukan egoitza aukeratu du batzarrea (batazarra da hitz egokia, bilera ere onargarria da) egiteko. Bertan, bost afiliatuko (tik, baina ez nago guztiz zihur) konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte. Dena den eta boto eskubiderik gabe izan (ez) arren, beste edozein afiliatu ere joan daiteke batzarrera (bilera edo batzarra).
Oraingoz, ponentzia bakarra prestatzen ari da ERNE sindikatua(K), eta afiliatu batzuek iruzkindu didatenez (nire ustez, testuinguru honetan digutenez aditz laguntzailea aproposagoa da), aipaturiko ponentzia jarraipene(z)kotzat jotzen da, 1988an egin zutenaren ildo beretik joango omen dena (baita. Hizpide laburrago eta erosoagoa baita).