Hau da nik proposatutako wikipediarako sarrera.
ETB3
ETB3 EiTB irrati eta telebista zerbitzu emailearen 3. Kanala da (beste artean ETB1, ETB2, Canalvasco eta ETBsat daude). 2008ko urriaren 10an aireratu zen lehen aldiz. 20 lagunek gogor lan egin zuten hainbat hilabeteetan zehar proiektu hau aurrera atera ahal izateko. Bere egoitza EITBk Bilbon duen eraikinean dauka.
Programazioari dagokionez, ETB3ren helburua gazte eta haurrei zuzendutako entretenimenduzko programazioa eta programazio kulturala sustatzea da. Horretaz arduratzen den Iñaki Gurrutxagak (edukien zuzendariak) edukiak guztiz berritzaileak direla aipatu zuen.
Eskaintzen den programazioaren artean berezko ekoizpenezko bi saio berri (Martina eta Burp), aurretik ETB1en eskainitako Sautrela, albistegi berria eta haurrei zuzendutako marrazki bizidunak dira nabarmenak.
ETB3ko aurkezleak Ainhoa Urretabizkaia, Aitzol Zubizarreta, Amaia Artetxe, Amaia Cayero, Amaia Magaña, Haritz Lete, Hasier Etxeberria, Jokin Etcheverria, Maider Egües, Oihan Vega, Amaia Uribe, Miren Gaztañaga eta Maider Gorostegi dira.
ETB3 Lurreko telebista digitaletik bakarrik sintonizatu ahalko da, lehen ETBsat zegoen frekuentzian.

0 Erantzun:
Post a Comment