Hau da nik proposatutako "TOP LIST"-a, bertan audio, bideo edo albisteak sortzen eta zabaltzen lagugungarriak diren hainbat web zerbitzu zenbakitzen ditut.
1. ARCHIVE.ORG
URL: http://www.archive.org/details/newsandpublicaffairs
Web orri honek CC lizentziapean dauden bideo klip zahar eta berriak eskaintzen dira.
Honen bidez telebista edo irrati ekoizleek “artxiboko” bideo edo audio klipak bilatu eta erabili ahal ditu, bere albisteak edo dokumentalak osatu egin ahal izateko.
2. The Free sound Project
URL: http://www.freesound.org/
Creative commons lizentziapean dauden soinu efektu artxiboa da. Soinuak web orriko erabiltzaileek igotzen dituzte, horrela erabiltzaileek sortutako doako artxibo handia sortuz.
3. DVXUSER
Ikus-entzunezkoekin erlazioa duen informazio iturri izugarria da. Bertan filmegintzatik telebista produkziora doazen gaiei buruzko dudak azaltzen dira.
4. VIMEO
URL: http://www.vimeo.com
Youtube bezalako zerbitzua eskaintzen duen web orrialdea da. Honen berezitasuna definizio handiko bideoak igotzeko aukera ematen duela da.
5. AUPATU
Interneten argitaratutako albiste interesgarriak batu eta zabaldu egiteko aukera ematen duen web zerbitzua da, Meneame edo Digg zerbitzuak bezalako baina euskaraz.
6. Musopen
Creative commons lizentziapean deskargatu daitezken kantak eskaintzen dituen zerbitzua da. Jamendo web orrialdearen antzekoa.
7. Kiosko
Mundu osoko egunkarien portada erakusten duen web zerbitzua da, honen bidez oso arin irakurri ahalko dira munduan garrantzitsuak diren albisteak.
Zuontzat interesgarriak izatea espero dut.
0 Erantzun:
Post a Comment