The corporation


The corporation.

Nahiko luzea bada ere, oso interesgarria iruditu zait La corporacion dokumentala.
Izan ere, bertan ideia eta adibide oso interesgarriak daude.

Nire ustez dokumental honek modu ulerterrezean azaltzen digu oso sakona den gai bat. Bertan oso argi ikusten da korporazioen helburu nagusia dirua lortzea dela, ingurukoak mindu behar badituzte ere. Gainera oso ondo ikusten da zelan engainatzen gaituztela hamaika gezur erabiliz.

Adibide interesgarri bat erosleak erakartzeko erabiltzen dituzten trikimailu publizitarioak dira. Esaterako, kaletik zoazen bitartean bikote bat haien artean disko bat oso ona dela esaten ari dira, honen bidez zu disko hori erostea lortu nahi dute.
Eredu hau oso interesgarria iruditzen zait korporazioak gu kontrolpean jartzeko erabiltzen dituzten metodoak azaltzeko.

Azkenik oso interesgarria iruditu zait korporazioen eta gobernuen arteko harremana, hau guztiz "korruptoa" dela esan daiteke, diru-laguntzak jaso gobernuaren ideiak erosleen artean zabaltzearren (adibide bezala Mark Barryk dokumentalean azaltzen duen CIA, DEA, zerbitzu sekretua eta coca cola eta bestelako korporazioen arteko bilera dugu).

0 Erantzun: